Etxeko artistak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Etxeko artistak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020(e)ko ekainaren 15(a), astelehena

GOSARIA ETA UNTZI MUSEORA BIXITA


Egun on!
Zer moduz joan da asteburua?
Norak ezin hobeto hasi zuen bere asteburua, lehenengo kafeteri batean gosaldu zuten etxekoek (ziur oso goxoa zegoela guztia), ondoren Elkanoren erakusketa ikustera Untzi Museora joan ziren. 
Zein plan ona!




2020(e)ko ekainaren 4(a), osteguna

PAPAYA ARRAINA

Arratsalde on,
Zer moduz zaudete? Zer bazkaldu duzue?
Begira, Xabierren etxera hiru arrain iritsi dira. Xabierrek bere arrainari Papaya izena jarri dio, bai izan polita!


2020(e)ko maiatzaren 13(a), asteazkena

NOLA JAIOTZEN DIRA TXORITXOAK?

Arratsalde on!
Zer moduz zaudete? Bazkaldu duzue?
Begira, animalien jaiotza lantzen ari gara eta Emmak bideo polit hau bidali digu. Primeran Emma!
Txoriak nola hazten diren ikus daiteke, zoragarria da animaliak nola handitzen diren ikustea!


2020(e)ko apirilaren 28(a), asteartea

ETXE DOTORE-DOTOREA

Arratsalde on!
Zer moduz doa astea? Kalera ateratzen zarete paseatzera?
Sarayek etxe polit hau egin du, zelaia eta harresia egin dizkio. Zelaiean mahaiak, aulkiak... eta guzti jarri ditu. Zein dotorea Saray!
Besteak nolako etxea egin duzue? Irrikitan gaude zuena ere ikusteko!


2020(e)ko apirilaren 21(a), asteartea

OPORRETAN DENETIK EGITEN

Egun on txapeldunak!
Zer moduz doa goiza? Denok gosaldu duzue?
Opor hauetan Norak denetik egin du, rabioli goxo-goxoak prestatu zituen, etxean Pazko arrautzak bilatzen aritu zen bere ahizpa Amalerekin, eta Ordiziko Artzain eguna ospatu zuten, taloak eta gazta egin zuten. Hauek bai artistak!






2020(e)ko apirilaren 14(a), asteartea

MATEOREN URTEBETETZEA

Egun oooooon!
Zer moduz doaz opor berezi hauek?
Apirilaren 8an Mateoren urtebetetzea izan zen, 7 urte bete zituen!
Ikusi duzue zein tarta politarekin ospatu zuen? Ziur goxo-goxoa zegoela!
Hara! Begira, gelakide batzuek sorpresa bat eman zioten eta ordenagailutik zoriondu zuten. Zein lagun onak dituzun Mateo!



2020(e)ko apirilaren 3(a), ostirala

EMMAREN LANAK!!!

IKUSI AL DUZUE NOIZBAIT SUGE BAT LETREKIN ?

BA BAI, EMMAK OSO BITXI MARGOTU DU SUGEA ETA OSO POLITA GERATU ZAIO



OHHH ZE POLITAK.

ZURE LOGELAKO ZAPAIAN EDO BALKOIAN ZINTZILIKATZEN BADITUZU IKUSIKO DUZU HAIZEAK MUGITZEN DITUENEAN NOLA IBILTZEN  DIREN!!


2020(e)ko apirilaren 2(a), osteguna

MARTINA and MATEO´S TOYS


HELLO!

Look! Martina loves teddys! I´m sure she has lots of teddies at home!



And Mateo prefers to play with the game console!



                                               
                                           What about you? Which one do you prefer?

2020(e)ko apirilaren 1(a), asteazkena

MALABARETAN TREBATZEN

Beno!! Lehengo egunean malabareak egiteko materiala jarri genuen eta honezkero batzuek eginda izango dituzue. Orain malabarista bikainak egiteko bideo bat jarriko dizuegu, ea zer egiten duzuen. Seguru, primeran egiten duzuela!!

Bideoak bidali!!!!!!!

2020(e)ko martxoaren 31(a), asteartea

ANE PIANISTA

Hemen daukagu Anek bidali digun beste bideoa pianoa jotzen. Geroz eta hobeto egiten du.



YUBI MARGOLARIA

Hemen dituzue Yubi bidali zizkigun beste marrazki batzuk. Zein ederki pasatzen duen margotzen eta zein politak diren!!!

JUNE DETEKTIBEA ETA LEIRE DANTZARIA

June detektibeak eta Leire dantzariak erronkak proposatzen dituzte beraien artean.
Zertan arituko dira oraingo honetan.  Nork daki!!



BEÑAT ETA MARIGORRINGO ANTZERKIA


NORA ETA AMALE ANTZERKI POLIT BAT EGINGO DIGUTE ETXEAN GAUDEN BITARTEAN EZ ASPERTZEKO.

SOFAN ESERI ETA ... 1,2,3, HASTERA DOA.





SARAYEN ESKULANAK


Gelan bezain artista etxean ere oso esku lan politak egiten ditu Sarayek!



2020(e)ko martxoaren 29(a), igandea

UDABERRIA IRITSI DA!!

Norak eta Amalek Udaberriari ongi etorria emateko lorezko koroa egin zuten. Zein politak !
Ea nor animatzen den beste antzeko bat egiten!


PAILASO DANTZARIA.

Ea asmatzen duzuen nor den gure pailaso dantzaria!!!



Artista handia eginda zaude, Leire!!!

2020(e)ko martxoaren 26(a), osteguna

MARRAZKILARI BIKAINA

Zenbat lan egiten ari zareten, eta zein pozik gauden bidaltzen dizkiguzuelako.
Yubik marrazkiak oso gogokoak ditu eta egun hauetan, denborarekin, pila egin ditu eta bidali dizkigu.    Museo batean ikusteko modukoak dira, baina asko direnez, gaur bakarrik batzuk igoko ditugu. Beste batean gehiago.



ANE PIANOA JOTZEN

Hona hemen gure Ane! Artista bat eginda dago. Bideo batzuk bidali dizkigu eta pixkanaka igotzen joango gara denok ikusi ahal izateko.


 ASKO GUSTATU ZAIGU, BAI!!!